Hamabost egun Urgainen

eBook

euskara language

Published Dec. 31, 1996 by Erein.

ISBN:
9788491094333
5 stars (2 reviews)

Urgain herri baketsua da. Lasaia. Lanean dakite urgaindarrek, Txominek bezalaxe, bertako kanposantuaren kargu. Hildako bat lurperatzen ari den batean non ohartzen den aspaldi hilobiratu zuten emakume bat kopetan tiro batek jota lurperatu zutela! Garaidi jaunak hartuko du bere gain ikerketaren ardura. Erraza dirudi lanak. Baina, polizi nobela on guztietan bezala, honetan ere korapilatu egingo da gertakizunen haria eta estutu egingo zaio arnasa irakurleari, amaiera ezagutu bitartean liburua eskuetatik utzi ezingo duela.

2 editions

Erraz eta gustura irakurtzekoa

5 stars

Gogoan nuen aspaldi gustura irakurria nuela eta oraingoan ere hala izan da #HamabostEgunUrgainen. Urte batzuk baditu eta atentzioa eman didaten bi gauza:

  • emakumeen trataera, nolabait esateko, "ez da ondo zahartu". Neskame zein protagonisten emazteak, haien esanak eta iritziak sarri gutxiesten dituzte bai pertsonaiek eta baita narratzaileak ere, inolako gupidarik gabe.
  • @Izaskun@mastodon.eus​i irakurri bezala, nabari zaio joandako denbora euskaraz idazteko moduan! Asko aldatu da kontua, eta ondo etorri zait atzerako begirada hau horretaz ohartzeko.

Irakurketa labur bezain harrapatzailea, gomendagarria erabat.

Irakurtzea gomendatzen dizuet

5 stars

Kontatzen zaigun istorioa oso interesgarria dela esaten hasiko naiz, eta amaiera, nire ustez, ez dela aurreikusteko modukoa. Erritmoa ere ona da, eta pertsonaiak, oso ñabardura gutxirekin bada ere, ondo ekarrita daude. Berez, ondo funtzionatzen duen thriller baten eta euskarazko lehen nobela beltzaren aurrean gaude eta ezin dugu epaitu gaur egungo literaturatik.

#HamabostEgunUrgainen liburuaren harira, aipatu behar den lehenengo gauza da euskara batuaren sorrera (1968) baino lehenagokoa dela (1955). Zentzu horretan, ziur naiz Ereinek oso lan ona egin duela hizkuntza egokitzerako orduan, egungo euskaldunok liburu honetaz gozatzeko aukera izan dezagun. Hala ere, liburua irakurtzerako orduan, nire sentsazioa da aizkorakadaka idatzi zela. Baina, ulergarria da eta ez da liburua irakurtzen jarraitzeko gogoa kentzen dizun zera bat, beraz, bitxikeria gisa aipatzen dut. Baina aipatu nahi nuen. 🫶

Euskal literatura gustuko baduzu, liburu hau disfrutatuko duzu, beraz animatu irakurtzera.