Hamabost egun Urgainen

Paperback, 216 pages

Euskara language

Published by Erein.

ISBN:
9788491098690
5 stars (2 reviews)

Urgain bezalako herri baketsuetan ere gertatzen dira gauza ikaragarriak. Galde diezaiotela, bestela, Txomini, kanposantuko arduradunari: hildako bat lurperatzeko prestaketak egiten ari dela, tiro baten hoska ikusi dio aspaldi hobiratutako emakume bati! Nork egin zion tiro? Garaidi izeneko gazte batek hartuko du bere gain ikerketaren ardura. Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren Amabost egun Urgain’en eleberriaren edizio berria dugu hauxe; gaur egungo irakurleek arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan dugu 1955eko testua, Loidiren eta gure hizkuntzaren orduko doinua eta kolorea galdu gabe, ordea.

2 editions

Erraz eta gustura irakurtzekoa

5 stars

Gogoan nuen aspaldi gustura irakurria nuela eta oraingoan ere hala izan da #HamabostEgunUrgainen. Urte batzuk baditu eta atentzioa eman didaten bi gauza:

  • emakumeen trataera, nolabait esateko, "ez da ondo zahartu". Neskame zein protagonisten emazteak, haien esanak eta iritziak sarri gutxiesten dituzte bai pertsonaiek eta baita narratzaileak ere, inolako gupidarik gabe.
  • @Izaskun@mastodon.eus​i irakurri bezala, nabari zaio joandako denbora euskaraz idazteko moduan! Asko aldatu da kontua, eta ondo etorri zait atzerako begirada hau horretaz ohartzeko.

Irakurketa labur bezain harrapatzailea, gomendagarria erabat.

Irakurtzea gomendatzen dizuet

5 stars

Kontatzen zaigun istorioa oso interesgarria dela esaten hasiko naiz, eta amaiera, nire ustez, ez dela aurreikusteko modukoa. Erritmoa ere ona da, eta pertsonaiak, oso ñabardura gutxirekin bada ere, ondo ekarrita daude. Berez, ondo funtzionatzen duen thriller baten eta euskarazko lehen nobela beltzaren aurrean gaude eta ezin dugu epaitu gaur egungo literaturatik.

#HamabostEgunUrgainen liburuaren harira, aipatu behar den lehenengo gauza da euskara batuaren sorrera (1968) baino lehenagokoa dela (1955). Zentzu horretan, ziur naiz Ereinek oso lan ona egin duela hizkuntza egokitzerako orduan, egungo euskaldunok liburu honetaz gozatzeko aukera izan dezagun. Hala ere, liburua irakurtzerako orduan, nire sentsazioa da aizkorakadaka idatzi zela. Baina, ulergarria da eta ez da liburua irakurtzen jarraitzeko gogoa kentzen dizun zera bat, beraz, bitxikeria gisa aipatzen dut. Baina aipatu nahi nuen. 🫶

Euskal literatura gustuko baduzu, liburu hau disfrutatuko duzu, beraz animatu irakurtzera.