User Profile

Dabid

desertorea@paperjale.eus

Joined 1 year, 1 month ago

🐘 Mastodonte-hazlea, 🪐 fedibertsolaria. 📢 Aktibista, ✍️ blogari panfleteroa #365egun. 🐧 #SoftwareLibrea, 🎒 #HezkuntzanLibrezale, 📚 #Literatura.

This link opens in a pop-up window

Dabid's books

View all books

User Activity

reviewed Quien pierde paga by Stephen King

Quien pierde paga (Paperback, Gaztelania language, DEBOLSILLO) 5 stars

Protagonizada por el mismo trío dispar de héroes que Stephen King nos presentó en Mr. …

Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago

5 stars

Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago. Eleberriaren egitura, bi garaitan kontatutako hasiera horrekin, erakargarriagoa iruditzen zaidalako. Pertsonaiak, ohi bezala, izugarriak dira eta, gainera, SKren obsesioetako bati buruz hitz egiten digu: idazle eta pertsonaia gogokoenekin obsesionatzen diren irakurleak. “Misery”-n bezala, baina oso modu ezberdinean.

Badira Estatu Batuetako literaturako aipamen asko asko asko asko asko. Nire bi liburu kutunenak barne: "To Kill a Mockingbird", Harper Leerena, eta "The Grapes of Wrath", John Steinbeckena ("The Grapes of Wrath" liburuaren spoiler izugarria dagoela ohartarazten dizuet). Baina literatura estatubatuarreko beste pertsonaia handi batzuen zeharkako eragina ere aurkitu dut: Holden Caulfield ("The Catcher in the Rye", J. D. Salinger), Tom Sawyer ("The Adventures of Tom Sawyer", Mark Twain), Huckleberry Finn ("Huckleberry Finn", Mark Twin) edo Richard Hickock eta Perry Smith ("In Cold Blood", Truman Capote). Den denak itzelak!

Tira, liburu ona da, amaiera onekoa. Eta erreferentzia horiek guztiak ezagutzen badituzu, uste dut are gehiago …

Mr. Mercedes (Paperback, Gaztelania language, DEBOLSILLO) 4 stars

Mr. Mercedes, primera novela de la «Trilogía Bill Hodges», es la historia de una guerra …

Egia esan, uste baino gehiago gustatu zait

4 stars

Aspalditik nuen liburu hau armairuan irakurri gabe, eta Stephen Kingen hurrengo liburua liburu honetako pertsonaietako bati buruzkoa dela ikusi nuenean, irakurtzen hasi nintzen. Ez da SKren formatua, baina, egia esan, thriller gisa oso ondo funtzionatzen du. Formatu horretan eroso sentitzen diren beste idazle batzuk bezain ondo. SKren idazkera nabaritzen da, batez ere kontatzeko moduan eta pertsonaien sakontasunean (nire ustez, idazle gisa dituen indarguneetako bi). Gustatzen zaizkidan SKren liburu guztietan esaten dudan bezala: liburu honen amaiera ez da txarra. 🤣

Gainontzeko biekin jarraituko dut.

reviewed La balada del norte 1 by Alfonso Zapico

La balada del norte 1 (GraphicNovel, Gaztelania language, 2015, Astiberri) 5 stars

Madrid, 1933. Tristán Valdivia, periodista sin periódico, editor sin éxito y amante sin ilusión, abandona …

Gainerakoak irakurtzen jarraituko dut

5 stars

La balada del norte lanaren lehen liburuki hau, 34ko Asturiasko iraultzaren aurrekariak azaltzen duena, ikaragarri ona da. Lehen binetatik harrapatu nau eta asko gozatu dut irakurketa.

33ko urtean hasten da eta iraultza hasten den egunera arte doa, hau da, 34ko urriaren 5era arte. Oso pertsonaia gutxirekin (gaiaren konplexutasuna kontuan hartuta harrigarria dena), lan baldintza penagarriak dituzten meategietan ez ezik, meatzarien eta haien familien etxeetan ere barneratzen gaitu. Baita komunitatearekiko harremanean ere. Pertsonaiek beren burua antzezteaz gain, kolektibo bat ordezkatzen dute kontakizunean, nolabait esatearren (Apoloniok meatzariak, Markesak aristokrazia...). Eta Alfonso Zapicoren ideiak sumatu badaitezke ere, esango nuke ez dituela pertsonaiak epaitzen. Laburbilduz, oinarriak jartzen ditu iraultza zein unetan eta zergatik hasten den uler dezagun.

Irakurtzen baduzu, seigarren kapituluan, isiltasuna entzungo duzu.

reviewed Koaderno Handia by Ágota Kristóf

Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Hirurogeita …

Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da

5 stars

Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da. Beste aukerarik gabe mundu berri bati aurre egiteko indartsu bihurtu behar duten ume biziraule biren istorioa. Gordina. Oso gordina. Oso oso gordina. Eta ez, ez da imajinatzen duzun modukoa.

Eszenak oso krudelak eta benetan grafikoak dira, eta, hala ere, edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Idazleak ahalegin berezia egiten du bi umeren idazkera antzezteko eta baita lortu ere, ume horiek oso azkarrak izan arren, ume izaten jarraitzen dutelako. Hori dela eta, kapilauak benetan laburrak izateaz lagunduta, ez dakigu noiz utzi behar diogun irakurtzeari (beste kapitulu bat baino ez).

Ez dauka zer ikusirik, ezta antzik ere, baina ezinezkoa izan zait hau irakurtzea Primo Levi gogoan izan gabe.

Irakurri ez baduzue, liburu honi ekin. Eskertuko didazue gomendioa.

reviewed El Retorno del Rey by J. R. R. Tolkien

El Retorno del Rey (Hardcover, Gaztelania language, 2022) 5 stars

La tercera entrega de la trilogía El Señor de los Anillos.

Los ejércitos del Señor …

Eraztunen Janaunaren zale bihurtu naizela aitortzen dut publikoki

5 stars

Gaztetan fantasia ez zen nire arreta deitzen zuen genero literarioetako bat, eta Eraztunen Jauna, beti heroiaren bidaiarekin lotua, ez zuen nire jakin-mina piztu. Hala ere, badira urte gutxi batzuk fantasia eta zientzia fikzio gehiago irakurtzen hasi naizela eta, oporraldi hau hobbitekin batera pasatu dut. Nahiz eta, hasieran beldur pixka bat ematen zidan gazteentzako zuzenduak izango ote ziren, orain esan dezaket edonork irakurtzeko modukoak direla.

Are gehiago, Eraztunen Janaunaren zale bihurtu naizela aitortzen dut publikoki. 😊

Istorio honi buruz ezer gutxi dago esaterik, dagoeneko esan ez denik. Besterik gabe esan dezaket nire pasarterik gogokoenetako bat Ella-Larañarena dela. Pertsonaiarik onenak eta, nire ustez, landuenak eraztunaren boterearen aurrean ahultzen direnak dira (Boromir, Frodo eta Gollum bereziki). Gollum pertsonaia bikaina iruditzen zait eta Boromir oso sinesgarria. Nahiz eta, esan gabe doa, Sam dela denen artean maitagarriena. Baina are gehiago gustatuko litzaidake "nagusi" hitza erabiltzeari utziko balio. 😤

Azken finean, gauza txar bakarra aurkitu dut: …

reviewed El Hobbit by J. R. R. Tolkien

El Hobbit (Hardcover, 2022, MINOTAURO, Minotauro) 4 stars

Un libro excelente para introducirse en el mundo de la fantasía.

Smaug parecía profundamente dormido …

Argi-itzalak ditu (argiak istorioan eta kosmobisioan eta itzalak berauek narratzeko orduan)

4 stars

Liburu hau irakurtzea oso oso erraza da, eta kontatzen digun istorioa interesgarria eta entretenigarria da. Tolkienek liburuan zehar erakusten duen umorea ere asko gustatu zait. Zentzu honetan 5 izar menago nizkioke. Libururako sortzen duen mitologia, alfabeto oso bat barne, izugarria iruditzen zait eta oso erraza da barneratzeko eta ulertzeko, benetan aberatsak izateaz gain.

Baina hori esanda, nire ustez, liburua nerabeek irakur dezaten pentsatuta dago (Interneten irakurri dudanaren arabera, beren seme-alabentzat idatzi ei zuen), eta, agian, hori da irakurketan gutxien gustatu zaidana: hitzak eta ekintzak aurrezten saiatzen den narratzeko modua. Hau da, kontatzen duena ulertzeko mesedetan irakurketa laburragoa eta errazagoa egitea, gauza batzuk uzten dituelako (hala egingo duela aipatuz) kontatu gabe. Horri gehitu behar zaio pixka bat laua iruditu zaidala. Azken honekin esan nahi dut tentsio momentuak egon badaudela eta nabarmenak direla uste badut ere, narratzeko moduak ez diola irakurketari tentsiorik eransten eta erabaki horretan ñabardura asko galtzen direla uste dudala …

Ihes betea (Paperback, Euskara language, 2018, Alberdania) 5 stars

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere …

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da

5 stars

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da.

Pertsonaia nagusiaren sakontasuna gustatu zait. Hasieran, harenganako gorrotoa sentiarazten zidalako (eszena bat dago, nazka sentitzeko bezain ongi idatzita). Bigarren zatian, nazi batengatik pena izatea lortu duelako. Eta amaitzeko, liburuaren hirugarren zatian, hunkitu egin nauelako.

Esan beharra dago Anjel Lertxundik oso ondo idazten duela.

#IhesBetea irakurtzea gomendatzen dizuet, agian Elegoseko abuztuko irakurketa izango da, baina ezin izan diot tentaldiari eutsi eta arinago irakurri dut. Lehen paragrafoa irakurtzeko ireki nuen, eta konturatu orduko, bukatu da.

Contacto (Paperback, Gaztelania language, 2023, Nova) 5 stars

Tras cinco años de incesantes búsquedas con los dispositivos más sofisticados del momento, la astrónoma …

Zientzia fikziozko liburu ona izateaz gain, zertzelada interesgarriak ere baditu

5 stars

Contacto oso gustura irakurri dut eta, egia esan, asko gustatu zait. Zientzia fikziozko liburu ona izateaz gain, zertzelada interesgarriak ere baditu: teknologiaz, filosofiaz, etikaz... edo erlijioek gizartean duten paperaz. Pertsonaiak benetan aberatsak dira, baita bigarren mailakoak ere. Liburuak lehen laurdenetik aurrera hartzen du interesik handiena eta protagonista nagusia aurkezten duenean, esperientzia duen idazle baten aurkezpena iruditu zait. Asko gustatu zait lehen kapitulua. Filma ikusi baduzue ere, liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.

reviewed Crónicas de Jerusalén by Guy Delisle

Crónicas de Jerusalén (GraphicNovel, Gaztelania language, 2011, Astiberri) 5 stars

Tras un año en Jerusalén acompañando a su pareja, miembro de Médicos Sin Fronteras, Guy …

Ongi, komiki honekin Guyren "lagun" egin naiz

5 stars

Egia esan, komikigile beraren Pyongyang komikiarekin izandako esperientzia ez zen ona izan, bertako pertsonei sistematikoki barre egiten ziela pentsatzeraino. Hala ere, komiki honetan ez dut horrelako umorerik ikusi. Egia da autorea oso azidoa dela, baina komiki honetan hala da egoeraren bidegabekeriarekin eta ez pertsonekin. Gustatu zait ikuspuntu hau, bere bizipen pertsonaletan osatzen dena. Palestinan bizi zen bitartean ikusi, sentitu eta ezagutu zuena hain zuzen ere. Pasarte batzuk oso mamitsuak dira, eta egia esan, ez zait iruditu kasu honetan azalean geratzen denik. Beraz, egile honen lanak irakurtzen jarraituko dut ziurrenik.

Un amor (Paperback, 2020, Anagrama) 5 stars

La historia de Un amor ocurre en La Escapa, un pequeño núcleo rural donde Nat, …

Hainbat zentzutan itogarria

5 stars

Ezinezkoa da liburu honi buruzko aipamenik egitea izorrakirik egin gabe. Beraz, erabat harrapatu nauela esatera mugatuko naiz. Zoragarri idatzita dagoela, hainbat zentzutan itogarria dela... maitasuna, botere-harremanak, gure egunerokotasunari nola aurre egin... irakurtzea merezi du eta Sara Mesaren liburu gehiago irakurriko ditut.

Hamabost egun Urgainen (Paperback, Euskara language, Erein) 5 stars

Urgain bezalako herri baketsuetan ere gertatzen dira gauza ikaragarriak. Galde diezaiotela, bestela, Txomini, kanposantuko arduradunari: …

Irakurtzea gomendatzen dizuet

5 stars

Kontatzen zaigun istorioa oso interesgarria dela esaten hasiko naiz, eta amaiera, nire ustez, ez dela aurreikusteko modukoa. Erritmoa ere ona da, eta pertsonaiak, oso ñabardura gutxirekin bada ere, ondo ekarrita daude. Berez, ondo funtzionatzen duen thriller baten eta euskarazko lehen nobela beltzaren aurrean gaude eta ezin dugu epaitu gaur egungo literaturatik.

#HamabostEgunUrgainen liburuaren harira, aipatu behar den lehenengo gauza da euskara batuaren sorrera (1968) baino lehenagokoa dela (1955). Zentzu horretan, ziur naiz Ereinek oso lan ona egin duela hizkuntza egokitzerako orduan, egungo euskaldunok liburu honetaz gozatzeko aukera izan dezagun. Hala ere, liburua irakurtzerako orduan, nire sentsazioa da aizkorakadaka idatzi zela. Baina, ulergarria da eta ez da liburua irakurtzen jarraitzeko gogoa kentzen dizun zera bat, beraz, bitxikeria gisa aipatzen dut. Baina aipatu nahi nuen. 🫶

Euskal literatura gustuko baduzu, liburu hau disfrutatuko duzu, beraz animatu irakurtzera.

reviewed El ladrón de rostros by Ibon Martín

El ladrón de rostros (Paperback, Gaztelania language, 2023, Penguin Random House) 4 stars

REZA CUANTO SEPAS. NADIE ESTÁ A SALVO.

En Sandaili, una humilde ermita excavada en la …

Argi-ilunak dituen liburua

4 stars

Alde batetik, istorioak izugarri erakarri nau eta argi dago espazio ezagunetan gertatzeak lagundu egiten duela zentzu horretan. Asko gustatu zait arteak istorioan duen garrantzia, baita gero eta gutxiago (edo agian gehiago?) estimatzen ditugun lanei buruz jakiteak ere. Arantzazuko zirrikitu batzuk eta bertako bizitza ezagutzea oso interesgarria izan da.

Hala ere, pertsonaia batzuk aurreikusteko modukoak iruditu zaizkit, protagonista bera barne eta bigarren mailakoak oso lauak iruditu zaizkit. Horietako batzuk sinesgaitzak dira, nire ustez. Baina horrek axola ez badizu eta xehetasun horiei garrantzi gehiagorik ematen ez badiezu, irakurketa entretenigarria da.

El misterio de Salem's Lot (Spanish language, 2019, Debolsillo) 5 stars

Veinte años atrás, por una apuesta infantil, Ben Mears entró en la casa de los …

Agian bere libururik latzenetakoa da

5 stars

Gustatu zait, irakurri ditudan ia guztiak bezala. Gainera, honek amaiera ona du eta Stephen Kingen jarraitzaileok ondo baino hobeto dakigunez, oso amaiera eskaseko liburu zoragarriak idazteko gaitasun itzela dauka. Banpiroen gaiari buelta polita ematen dio 70. hamarkadako Estatu Batuetan kokatuz. Gauza batzuk (batez ere bat) sinesgaitzegiak dira, baita banpiroak existitu izanaren premisa onartzen duen irakurlearentzat ere, eta horregatik kentzen diot izar-erdia.

Stephen Kingen liburu garaikideagoak irakurri badituzu, egilearen nortasun zigilua izango dena aurkituko duzu liburu honetan lehen aldiz landuta: komunitate lasai bat hartzea eta txikitzea. Eta, egia esan, egiten dakien hori oso ondo egiten daki.

Nabarmentzekoa da bigarren mailako pertsonaien lanketa Carrie liburuan (bere lehen liburua izan zen) baino dezente hobea dela.