Ihes betea

357 pages

Euskara language

Published March 14, 2006 by Alberdania.

View on Inventaire

5 stars (1 review)

"Nire historiak isiltasuna behar luke aterpe: judua nintzela jakin nuen artekoak kontatzerik merezi ez duelako, eta ondorengo nire jokabidearekin aurretik egindakoa barkatzeko meriturik egin ez dudalako".

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero. Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino. Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.

2 editions

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da

5 stars

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da.

Pertsonaia nagusiaren sakontasuna gustatu zait. Hasieran, harenganako gorrotoa sentiarazten zidalako (eszena bat dago, nazka sentitzeko bezain ongi idatzita). Bigarren zatian, nazi batengatik pena izatea lortu duelako. Eta amaitzeko, liburuaren hirugarren zatian, hunkitu egin nauelako.

Esan beharra dago Anjel Lertxundik oso ondo idazten duela.

#IhesBetea irakurtzea gomendatzen dizuet, agian Elegoseko abuztuko irakurketa izango da, baina ezin izan diot tentaldiari eutsi eta arinago irakurri dut. Lehen paragrafoa irakurtzeko ireki nuen, eta konturatu orduko, bukatu da.